Lanekoa

Ataria » Lanbide Garapena, jakinarazpen garrantzitsua II

Lanbide Garapena, jakinarazpen garrantzitsua II

Gaur, 2022ko abuztuaren 12an, 693/2022 EBAZPENA argitaratu da. Haren bidez, Osakidetzako profesionalen lanbide-garapeneko mailaren behin-behineko esleipena argitaratzeko agintzen da.

Gaur, 2022ko abuztuaren 12an, argitaratu da Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariaren 693/2022 EBAZPENA . Ebazpen horren bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetako profesionalen lanbide-garapeneko mailaren behin-behineko esleipena argitaratzeko agintzen duena, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren 1208/2022 Ebazpenaren bidez argitaratutako lanbide-garapeneko ezohiko deialdiaren esparruan.

Interesdun bakoitzak lanbide-garapenaren mailaren bere esleipena kontsultatu ahal izango du Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren lanbide garapenerako aplikazio informatikoan, helbide honetan: https://lanbidegarapena.osakidetza.eus helbidean.

Helbidea abuztuaren 16tik aurrera egongo da erabilgarri Osakidetzaren intranetean zein webgunean.

Aplikazio horretan bertan, 10 egun balioduneko epean aurkeztu ahal izango dira erreklamazioak, 2022ko abuztuaren 16ko 9:00etatik 2022ko abuztuaren 29ko 14:00ak arte.

Litekeena da garapen profesionaleko aplikazio informatikorako sarbidea abuztuaren 16ra arte zabalik ez egotea.

Ebazpena irakurri nahi izanez gero erabili esteka hau: 693/2022 EBAZPENA

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.