Lanekoa

Ataria » Lanbide-garapena: mailaren behin betiko onarpena eta esleipena

Lanbide-garapena: mailaren behin betiko onarpena eta esleipena

Gaur argitaratu da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (EHAA), 1531/2022 EBAZPENA, irailaren 12koa, Osakidetzako profesionalei lanbide-garapeneko maila aitortzen diena eta deialdian parte hartu duten Osakidetzako zerbitzu-erakundeetako profesionalei dagokien lanbide-garapeneko mailaren behin betiko esleipena argitaratzeko agintzen duena

1208/2022 Ebazpenaren bidez argitaratutako deialdian parte hartu zenutenok honako dokumentu honetan aurkituko duzue garapen profesionaleko mailen behin betiko esleipena: lanbide-garapenaren mailen behin betiko esleipena

Interesdunak esleitu zaion garapen profesionaleko maila kontsultatu ahal izango du Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren garapen profesionaleko aplikazio informatikoan, helbide honetan: https://lanbidegarapena.osakidetza.eus

Egiaztatutako lanbide-garapen mailari dagokion ordainsaria urriko nominan jasoko da.

Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.