Ataria » Lanbide Garapenaren ordainketa: ohiko galderak
Lanbide Garapenaren ordainketa: ohiko galderak
Lanbide Garapenaren ordainketari buruzko zalantza ohikoenen erantzunak
Nominan sartu didaten dirua gordina edo garbia da?
Garbia. Egindako diru-sarrerari dagoeneko aplikatu zaio profesional bakoitzari dagokion edo duen atxikipena.
Zerbait berezia egin behar dut Ogasunean?
Ez, 2023ko maiatzean Osakidetzatik deskargatzen duzun 10-Tarekin, Ogasunean egin ohi duzun aitorpena egin.
Bajan egon naiz eta ez zaizkit kontuak ateratzen
Bajan egon zaren aldiari dagokion lanbide garapeneko ordainsaria aparteko kontzeptu batean dator, eta nominan «Aldi baterako ezintasunagatiko osagarri» gisa agertzen da. Beraz, kontzeptu hori «lanbide garapenaren atzerapen» gisa islatutako diru-sarrerari gehitu beharko litzaioke, kalkulu zuzena egin ahal izateko.