Lanekoa

Ataria » Larrialdietako behin-behineko langileen kontratuak deuseztatzen ari dira. Ohar garrantzitsua.

Larrialdietako behin-behineko langileen kontratuak deuseztatzen ari dira. Ohar garrantzitsua.

Batez beste, % 30 igo da Ospitaleetako Larrialdietan egiten den eskaria, arreta jarraitua bermatzen baitiete (365/7/24) haietara jotzen duten paziente guztiei. Hala ere, jarraitutasuna/berritzea ziurtatuta ez daukaten aldi baterako medikuen kontratuak deuseztatzen ari dira. Horri gehitzen badiogu Osakidetzak berezko duen medikuen egiturazko defizita, masifikaziora eta osasun-kolapsora iristeko arriskua dugu.

Sendagile falta agerikoa den eta profesionalek beste herrialde edo erkidego batzuetara ihes egiten duten garaiotan, SMEk etengabe jasotzen du gure kolektiboari eragiten dioten egoera eta kontratazio irregularrei buruzko informazioa. Gertatzen ari dena da Larrialdietako kontratazio-zerrendetan dauden mediku askoren kontratuak deuseztatzen dizkietela eta 50-50 edo are % 100 kontratuak eskaintzen dizkietela Lehen Mailako Arretan, baldintza horiek onartu ezean lanik gabe geratzeko mehatxupean.

Administrazioak profesionalekiko duen jarrera despotikoaren aurrean, SMEk dei egin nahi die egoera horretan dauden edo nolabait behartuta sentitu diren pertsona guztiei gurekin harremanetan jar daitezen.

Euskadiko Sendagileen Sindikatuan doako aholkularitza juridikoa dugu afiliatuentzat. Aholkularitza horrek banan-banan aztertu ahal izango du kasu bakoitza, eta, hala badagokio, gora jotzeko errekurtsoa edo/eta demanda jarri ahal izango du Osakidetzan. Izan ere, fakultatiboen elkarte bat baikara, ordezkatzen dugun kolektibo bakarraren lan-baldintzak hobetzeko borrokan diharduena.