Lanekoa
Lekualdatze-lehiaketa: 2021eko azaroko zikloko onartuak, baztertuak eta destinoen esleipena
2022ko urriaren 28an, Osakidetzako Lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren webgunean, Osakidetzako Giza Baliabideen Zuzendaritzaren ebazpenak argitaratzea aurreikusten da. Ebazpen horietan honako hauek jasoko dira: onartutakoen behin-behineko zerrenda (lortutako guztizko puntuazioaren hurrenkeran); baztertutakoen behin-behineko zerrenda, eta destinoen behin-behineko esleipena, 2021eko apirileko zikloari dagokionez, honako kategoria hauetan:
Aipatu ebazpenaren edukia ez da argitaratuko 2022ko urriaren 28ra arte.
Lekualdatze-lehiaketaren oinarriak onartzen dituen 2019ko azaroaren 27ko Erabakiaren 3.2.2. oinarriaren arabera, Lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorrean parte hartzeari uko egin nahi dioten izangaiek 2022ko urriaren 13ra arteko epea dute (egun hori barne) ukoa adierazteko. Horretarako, kategoria honetan parte hartzeko eskabidean sartu beharko dira dagozkion identifikazioa eta gakoa erabilita, eta UKO EGITEKO botoia sakatu beharko dute Lekualdatze-lehiaketaren web-aplikazioan.