Lanekoa
Lekualdatze-lehiaketa (2021eko azaroko zikloa): Psikologia Klinikoko FEM kategoriari dagokion akats material baten zuzenketa
Gaur argitaratutako ebazpena azaroaren 15eko 513/2021 Ebazpena zuzentzera dator. Hain zuzen, 513/2021 Ebazpenaren bidez Lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren 2021eko azaroko zikloko eskaintza argitaratu zen, Osakidetzako zerbitzu-erakundeetan destinoa duten A1 Fakultatibo Medikoak eta Teknikoak lanbide-taldeari dagokionez I. eranskinean jasotako kategorietarako / lanpostu funtzionaletarako, eta bertan dago Psikologia Klinikoko Fakultatibo Espezialista Medikoa kategoria / lanpostu funtzionala. Gero, ebazpen hori abenduaren 14ko 570/2021 Ebazpenaren bidez aldatu zen (abenduaren 28ko EHAA 258 zk.). Hala, zuzenketa hau egiten da:
Azaroaren 15eko 513/2021 Ebazpenaren I. eranskinean horrela jasotzen da destinoa:
Osasun Mentaleko Sarea-Komunitateko/Anbulatorioko Arreta / Zabalganeko OMZ-Vitoria-Gasteiz / Salburuko OMZ-Vitoria-Gasteiz / Lezako Ospitalea-Laguardia / Lautada-Aguraingo OMZ-Agurain/Salvatierra / Arreta – Helduak-Osasun MentalekoUnitatea – Helduak-Osasun Mentaleko Unitatea – Helduak / Goizez-Goizez 08:00-15:00-Ez espezifiko gehiago / 2HE Mugaegunik gabe
Honela zuzendu behar da:
Osasun Mentaleko Sarea – Komunitateko/Anbulatorioko Arreta / Salburuko OMZ (Vitoira-Gasteiz) / Zabalganeko OMZ (Vitoria-Gasteiz) / Lezako Ospitalea (Guardia) / Lautada-Aguraingo OMZ (Agurain) / Helduen arreta – Helduen Osasun Mentaleko Unitatea – Helduen Osasun Mentaleko Unitatea / Goizez – Goizez 08:00-15:00 – Espezifikotasun gehiagorik gabe / 2.HE – Derrigortasun-datarik gabe».
Ikus daitekeenez, zuzenketa bakarra da zerrendan Zabalganeko OMZren eta Salburuko OMZren ordena trukatzea. Ordena zuzena alderantzizkoa da; hau da, lehenik, Salburuko OMZ jarri behar da, eta, bigarrenik, Zabalganeko OMZ. Destinoa deskribatzen duen gainerako informazioa bere horretan mantendu behar da.
Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jarri ahalko zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Informazio guztia daukazue ebazpenean: 862/2023 EBAZPENA, uztailaren 5ekoa,