Lanekoa
Lekualdatze-lehiaketa, 2021ko azaroko deialdia: onartutakoen eta baztertutakoen zerrendak eta destinoen esleipena
Aurreikusita zegoen bezala, gaurko datarekin argitaratu dira abenduaren 27ko Ebazpenak. Haien bitartez argitara ematen dira onartutakoen eta baztertutakoen zerrendak eta behin betiko esleipenak Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan destinoa duten hainbat kategoriatako/lanpostu funtzionaleko Lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren 2021eko azaroko zikloan eskainitako destinoak.
Behin betiko esleitutako destinoei ezin zaie uko egin, salbu eta uko egite hori beste administrazio publiko edo osasun-zerbitzu batek egindako borondatezko behin betiko mugikortasun-prozedura baten deialdiaren ebazpenari jarraiki destino bat lortzearen ondorioz bada –Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen esparru-estatutuari buruzko abenduaren 16ko 55/2003 Legearen 37.4 artikuluan ezarritakoaren arabera– edo izendapen askeko izendapen baten ondorioz bada.
Destinoa lortzen duten izangaiek betetzen ari diren destinoa utzi beharko dute, destinoen behin betiko esleipenaren ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo hiru egun balioduneko epearen barruan.
Ebazpen hauen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Informazio guztia daukazue kategoriari dagokion estekan.