Lanekoa

Ataria » Lekualdatze-lehiaketa: 2021ko azaroko zikloari dagokion behin-behineko esleipena

Lekualdatze-lehiaketa: 2021ko azaroko zikloari dagokion behin-behineko esleipena

2022ko urriaren 20an, Osakidetzako Lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren webgunean, Osakidetzako Giza Baliabideen Zuzendaritzaren ebazpenak argitaratzea aurreikusten da. Ebazpen horietan honako hauek jasoko dira: onartutakoen behin-behineko zerrenda (lortutako guztizko puntuazioaren hurrenkeran); baztertutakoen behin-behineko zerrenda, eta destinoen behin-behineko esleipena, Giza Baliabideen zuzendariaren ebazpenen bidez deitutako 2021eko apirileko zikloari dagokionez, honako kategoria hauetan:

  • Alergologiako FEM.
  • Biokimika Klinikoko FEMT.
  • Ahoko eta Aurpegi Masailetako Kirurgiako FEM.
  • Kirurgia Pediatrikoko FEM.
  • Toraxeko Kirurgiako FEM.
  • Emergentzietako FEM.
  • Medikuntza Nuklearreko FEM.
  • Prebentzio Medikuntzako eta Osasun Publikoko FEM.
  • Otorrinolaringologiako FEM.
  • Erreumatologiako FEM.
  • KSUko FEM.
  • Ospitaleko Farmaziako FET.
  • Farmaziako FT.

Lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorrean parte hartzeari uko egin nahi dioten izangaiek 2022ko urriaren 4ra arteko epea dute (egun hori barne) ukoa adierazteko. Horretarako, dagokion kategorian parte hartzeko eskabidean sartu beharko dira identifikazioa eta gakoa erabilita, eta UKO EGITEKO botoia sakatu beharko dute LLIIaren web-aplikazioan.

Aipatu ebazpenaren edukia ez da argitaratuko 2022ko urriaren 20a arte.