Lanekoa
Lekualdatze-lehiaketa (2023ko martxoko zikloa): behin-behineko esleipena argitaratzeko aurreikuspenaren oharra
2023ko abenduaren 14an, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren webgunean, ebazpenak argitaratzea aurreikusten da. Ebazpen horietan, onartutako pertsonen behin-behineko zerrenda jasotzen da, bai eta baztertutako pertsonen behin-behineko zerrenda eta destinoen behin-behineko esleipena ere, 2023ko martxoko zikloari dagokionez, honako kategoria hauetan:
- ALERGOLOGIAKO FEM
- ANATOMIA PATOLOGIKOKO FEM
- ANESTESIOLOGIAKO ETA BIZKORKETAKO FEM
- ANGIOLOGIAKO ETA KIRURGIA BASKULARREKO FEM
- DIGESTIO-APARATUKO FEM
- KARDIOLOGIAKO FEM AHOKO ETA AURPEGI-MASAILETAKO KIRURGIAKO FEM
- KIRURGIA ORTOPEDIKOKO ETA TRAUMATOLOGIAKO FEM
- KIRURGIA PEDIATRIKOKO FEM
- DERMATOLOGIAKO, MEDIKUNTZA KIRURGIKOKO ETA BENEREOLOGIAKO FEM
- EMERGENTZIETAKO FEM
- ENDOKRINOLOGIAKO ETA NUTRIZIOKO FEM
- HEMATOLOGIAKO ETA HEMOTERAPIAKO FEM
- MEDIKUNTZA INTENTSIBOKO FEM
- MEDIKUNTZA NUKLEARREKO FEM
- PREBENTZIO-MEDIKUNTZAKO ETA OSASUN PUBLIKOKO FEM
- PNEUMOLOGIAKO FEM
- NEUROKIRURGIAKO FEM
- NEUROLOGIAKO FEM
- OBSTETRIZIAKO ETA GINEKOLOGIAKO FEM
- ONKOLOGIA MEDIKOKO FEM
- ONKOLOGIA ERRADIOTERAPIKOKO
- FEM ERREUMATOLOGIAKO
- FEM OSPITALEKO LARRIALDIETAKO FEM
- UROLOGIAKO FEM
- MIKROBIOLOGIAKO ETA PARASITOLOGIAKO FEMT
- OSPITALEKO ERRADIOFISIKAKO FEMT
- OSPITALEKO FARMAZIAKO FET
- PSIKOLOGO KLINIKOKO FET
- BIOLOGIAKO FT GOI-MAILAKO TITULUDUNA
Ebazpen horren edukia 2023ko abenduaren 14ra arte ez da argitaratuko. Lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorrean parte hartzeari uko egin nahi dioten izangaiek 2023ko azaroaren 28ra arteko epea dute, egun hori barne, UKO EGIN botoia erabiliz. LLIIaren web-aplikazioan aurkituko dute, bakoitzak kategoria horretan parte hartzeko egin duen eskaerara sartzen denean, identifikazioa eta gakoa erabiliz.