Lanekoa
Lekualdatze-lehiaketa, 2023ko martxoko zikloa: behin-behineko zerrendak argitaratzea aurreikusten da
2024ko martxoaren 11n, aurreikusten da 2023ko martxoko zikloko onartutako eta baztertutako pertsonen behin-behineko zerrenda argitaratzea, bai eta destinoen behin-behineko esleipena ere, fakultatiboen kategoria hauei dagokienez
- FAK. ESP. KIRURGIA PLASTIKO, ESTETIKO ETA KONPONTZAILEKO MEDIKUA
- FAK. ESP. NEFROLOGIAKO MEDIKUA
- FAK. ESP. OFTALMOLOGIAKO MEDIKUA
- FAK. ESP. KSU MEDIKUA
- FAK. ESP. KIRURGIA OROKORREKO ETA DIGESTIO-APARATUKO MEDIKUA
- FAK. ESP. MEDIKUNTZA FISIKOKO ETA ERREHABILITAZIOKO MEDIKUA
- FAK. ESP. BARNE-MEDIKUNTZAKO MEDIKUA
- FAK. ESP. ETXEKO OSPITALIZAZIOKO MEDIKUA
- FAK. ESP. OTORRINOLARINGOLOGIAKO MEDIKUA
- FAK. ESP. OSPITALEKO PEDIATRIAKO MEDIKUA
- FAK. ESP. PSIKIATRIAKO MEDIKUA
- FAK. ESP. HAUR-PSIKIATRIAKO MEDIKUA
- FAK. ESP. ERRADIODIAGNOSTIKOKO MEDIKUA
- FAK. ESP. ANALISI KLINIKOETAKO MEDIKUA/TEKNIKARIA
- FAK. ODONTOLOGIAKO TEKNIKARIA
Osakidetzaren lekualdatze-lehiaketaren webgunean argitaratuko da .
Ebazpen horien edukia ez da jendaurrean jarriko 2024ko martxoaren 11ra arte.
Lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorrean parte hartzeari uko egin nahi dioten izangaiek 2024ko otsailaren 23ra arteko epea dute, egun hori barne, CTAPen web-aplikazioan aurkituko duten UKO EGITEKO botoia erabiliz, kategoria horretan parte hartzeko eskaerara bere identifikazioarekin eta gakoarekin sartzen denean.