Lanekoa

Ataria » Lekualdatze-lehiaketa: 2023ko martxoko zikloa, Hematologiako eta Hemoterapiako FEM

Lekualdatze-lehiaketa: 2023ko martxoko zikloa, Hematologiako eta Hemoterapiako FEM

Gaur eman du argitara EHAAk Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetan destinoa duen Lekualdatze Lehiaketa Ireki eta Iraunkorraren 2023ko martxoko zikloko destinoen eskaintza, A1 Fakultatibo Mediko eta Teknikoen lanbide-taldeko Hematologiako eta Hemoterapiako Fakultatibo Espezialista Medikoa kategoriarako

Ebazpen honen bidez egiten den deialdiaren zikloan data hauek hartu dira erreferentziatzat: 2023ko martxoaren 1a, eskainiko diren lanpostuak hautatzeko, eta 2023ko ekainaren 21a, eskakizunak betetzeko, merezimenduak alegatu eta baloratzeko, eta destinoa aukeratu edo aldatzeko.

2023ko martxoko ziklo honetan, prozesu orokorrean egindako eskabideak jasoko dira, baldin eta gutxienez zikloan eskainitako destinoren bat badute 2023ko ekainaren 21a amaitzen denean.

Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena EHAAn argitaratzen den egunaren hurrengo egunetik aurrera.

Informazio guzti-guztia daukazue esteka honetan: LLII: 2023-03ko zikloa, Hematologiako eta Hemoterapiako FEM