Atzo, Osakidetzaren webgunean, argitaratu ziren ebazpenak, lekualdaketa ireki eta iraunkorreko lehiaketako 2023ko martxoko zikloari dagozkion onartutako eta baztertutako pertsonen behin betiko zerrenda eta destinoen behin betiko esleipena jasotzen dituztenak, fakultatibo kategoria hauei dagokienez:
Ebazpenak zati publikoan ikus daitezke, eta zerrendak, berriz, eremu pribatuan.
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian maiatzaren 20an eta 22an argitaratuko dira.
Destinoaz Jabetzeko Prozedura
Esleipedunak izan diren partehartzaileak betetzen ari diren destinoa utzi beharko dute, behin-betiko ebazpena argitaratu eta hiru egun balioduneko epearen barruan. Horretarako atal honetan agertzen den destinoa uzteko eskariaren eredua bete beharko dute. Eredu hori inprimatu zure datuak bete ahal izateko eta zure zerbitzu erakundeko Pertsonaleko Zuzendaritzan aurkeztu lehen aipatutako epean.
Destinoa uzteko eskariaren eredua (pdf)