Lanekoa

Ataria » Lekualdatze-lehiaketa: 2023ko martxoko zikloaren destinoen eskaintza

Lekualdatze-lehiaketa: 2023ko martxoko zikloaren destinoen eskaintza

Gaurko datarekin argitaratu dira Lekualdatze Lehiaketa Ireki eta Iraunkorraren 2023ko martxoko zikloko destinoen eskaintza Fakultatibo Mediko eta Teknikoen hainbat kategoriarako / lanpostu funtzionalerako.

Ebazpen honen bidez egiten den deialdiaren zikloan data hauek hartu dira erreferentziatzat: 2023ko martxoaren 1a, eskainiko diren lanpostuak hautatzeko; eta 2023ko ekainaren 6a, eskakizunak betetzeko, merezimenduak alegatu eta baloratzeko, eta destinoa aukeratu edo aldatzeko.

Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari, hilabeteko epean, Ebazpena EHAAn argitaratzen den egunaren hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita.