Lanekoa
Lekualdatze-lehiaketa: 2023ko martxoko zikloaren destinoen eskaintza -AZKEN ORDUKOA, 2023.04.19-
Destinoak aukeratzeko webgunean izandako arazoak konpondu ostean, maiatzaren 15era arte luzatuko da epea eskakizunak betetzeko, merezimenduak alegatu eta baloratzeko, eta destinoa aukeratu edo aldatzeko.
Gaur argitaratu da Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetan destinoa duen Lekualdatze Lehiaketa Ireki eta Iraunkorraren 2023ko martxoko zikloko destinoen eskaintza, A1 Fakultatibo Mediko eta Teknikoen lanbide-taldeko hainbat kategoriarako / lanpostu funtzionalerako.
Ebazpen honen bidez egiten den deialdiaren zikloan data hauek hartu dira erreferentziatzat: 2023ko martxoaren 1a, eskainiko diren lanpostuak hautatzeko; eta 2023ko maiatzaren 9a, 2023ko maiatzaren 15a (2023ko maiatzaren 5en argitaratu da) . Izan ere, destinoak aukeratzeko webgunean izan diren arazoak konpondu ostean, epea maiatzaren 15era arte luzatzea erabaki da.
Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari, hilabeteko epean, Ebazpena EHAAn argitaratzen den egunaren hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita.