Lanekoa

Ataria » Lekualdatze-lehiaketa, 2025eko ABENDUKO zikloa

Lekualdatze-lehiaketa, 2025eko ABENDUKO zikloa

 Gaur, 2026eko martxoaren 31an, EHAAn argitaratu da honako kategoria hauen 2025ko abenduko lekualdatze-lehiaketaren ziklo berriaren destinoen eskaintza:

2025eko abenduko ziklo honetan, 2026ko apirilaren 24a hartu da erreferentziatzat destino-aukeraketa egiteko edo horiek aldatzeko, baldintzak betetzeko, alegazioak egiteko eta merezimenduak baloratzeko.

Lehiatzaileek eskabidea aldatu ahal izango dute, destinoen hautaketa barne, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren 2019ko azaroaren 27ko Erabakiaren eta urriaren 21eko 1307/2021 Ebazpenaren oinarrietan araututakoaren arabera, 2026ko apirilaren 24ra arte, 2025eko abenduko ziklo honi dagokionez.

Destinoen hautaketa egiteko eta, hala badagokio, hautaketa hura aldatzeko, lekualdatze lehiaketa ireki eta iraunkorrean parte hartu ahal izateko gaitu den aplikazio informatikoa erabiliko da, eta ez da inolako dokumentaziorik aurkeztu beharko.

2025eko abenduko ziklo honetan, 2026ko apirilaren 24ra arte egindako destino-hautaketa hartuko da kontuan, aldez aurretik adierazitakoaren arabera.

2025eko abenduko ziklo honetan, prozesu orokorrean egindako eskabideak sartuko dira, baldin eta 2026ko apirilaren 24an gutxienez ziklo honetan eskainitako destinoetako bat badute. Beraz, destinoen hautaketa egin ez bada, hautaketarik eza hura zuzendu beharko da, eta zuzenketa hori egiteko erreferentziazko datara arteko epea egongo da, edo hamar eguneko epea, urriaren 1eko Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 39/2015 Legearen 73. artikulutik eratorritako eskaeratik aurrera.

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.