
Lanekoa
Lekualdatze-lehiaketa: 2025eko otsaileko zikloaren behin-betiko esleipena argitaratzea
Gaur, ekainaren 2an, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideetako zuzendariaren ebazpenak argitaratu ziren EHAAn. Ebazpen horietan, honako kategoria hauetako lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorreko 2025eko otsaileko zikloko onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda eta destinoen behin betiko esleipena jasotzen dira:
- FAKULTATIBO ESPEZIALISTA FAMILIA MEDIKUA-LMT (860/2025 EBAZPENA)
- FAKULTATIBO ESPEZIALISTA PEDIATRIAKO MEDIKUA-LMT (861/2025 EBAZPENA)
Erreklamazioak egiteko epea: gora jotzeko errekurtsoa, hilabeteko epean, EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.