
Lanekoa
Lekualdatze-lehiaketa: 2025eko otsaileko zikloaren behin-betiko esleipena argitaratzea
2025ko ekainaren 2an, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideetako zuzendariaren ebazpenak EHAAn argitaratuko dira. Ebazpen horietan, lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorreko 2025eko otsaileko zikloari dagozkion onartutako eta baztertutako pertsonen behin-betiko zerrenda eta destinoen behin-betiko esleipena jasotzen dira. Hona kategoriak:
- FAKULTATIBO ESPEZIALISTA FAMILIA MEDIKUA-LMT
- FAKULTATIBO ESPEZIALISTA PEDIATRIAKO MEDIKUA-LMT
Ebazpenak web-aplikazioaren zati publikoan kontsultatu ahal izango dira, eta zerrendak eremu pribatuan ikusi ahal izango dira.
Erreklamazioak egiteko epea: gora jotzeko errekurtsoa, hilabeteko epean, EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.