Lanekoa

Ataria » Lekualdatze-lehiaketa, 2025ko otsaileko zikloa: onartutako eta baztertutako pertsonen behin-behineko zerrenda argitaratzeko aurreikuspena

Lekualdatze-lehiaketa, 2025ko otsaileko zikloa: onartutako eta baztertutako pertsonen behin-behineko zerrenda argitaratzeko aurreikuspena

2025ko apirilaren 22an, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren webgunean Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideetako zuzendariaren ebazpenak argitaratuko dira. Ebazpen horietan, onartutako eta baztertutako pertsonen behin-behineko zerrenda eta lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorreko 2025ko otsailako zikloari dagozkion destinoen behin-behineko esleipena jasotzen dira. Hona hemen kategoriak:

  • FAK. ESP. FAMILIA-MEDIKUA – LMT
  • FAK. ESP. PEDIATRIAKO MEDIKUA – LMT
  • FAK. ESP. PSIKIATRIAKO MEDIKUA
  • FAK. ESP. HAUR- PSIKIATRIAKO MEDIKUA

Argitalpen hori iragartzen duen oharra martxoaren 28an agertuko da web-orrian.

Ebazpen horien edukia ez da jendaurrean jarriko 2025ko apirilaren 22ra arte.

Lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorrean parte hartzeari uko egin nahi dioten izangaiek 2025ko apirilaren 3ra arteko epea izango dute, egun hori barne.

Ebazpenak argitaratu ondoren, erreklamazioak aurkezteko epea 10 egun baliodunekoa izango da, eta 2025ko maiatzaren 8an amaituko da. Egun horretatik aurrera ez da erreklamazio-idazkirik onartuko.

Webgunearen bidez, erreklamazio-eredura sartu ahal izango da.

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.