Lanekoa
Lekualdatze-lehiaketa: epaimahai kalifikatzailearen izendatzea
Martxoaren 14ko datarekin argitaratu da otsailaren 18ko ebazpena, zeinaren bidez Lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren epaimahai kalifikatzailea izendatzen den Fakultatibo Mediko eta Teknikoen A1 lanbide-taldeko kategorietarako
Epaimahai berak kalifikatuko ditu 2022. eta 2023. urteetan argitaratzen diren Fakultatibo Mediko eta Teknikoen A1 lanbide-taldean integratutako kategorien Lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorreko destinoen eskaintza-zikloetarako direnak ere. Epaimahaiaren kideak ebazpen honen I. eranskinean agertzen dira.
Izendapen hori 2021eko azaroko zikloa eta 2022. eta 2023. urteetan argitaratzen diren destinoen eskaintza-zikloak amaitu arte luzatuko da, eta beste bi urtez luzatu ahal izango da.
Ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetzako zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Lekualdatze-lehiaketari buruzko informazio guztia aurkituko duzue hemen: Oposaketak eta lehiaketak EHAA