Lanekoa

Ataria » Lekualdatze Lehiaketa: Fak. Esp. Familiako Medikua-EAP eta Fak. Esp. Pediatra-EAP

Lekualdatze Lehiaketa: Fak. Esp. Familiako Medikua-EAP eta Fak. Esp. Pediatra-EAP

Osakidetzaren Lekualdatze Lehiaketa Ireki eta Iraunkorraren webguneak, 2021eko uztailaren 19an, onartutako eta baztertutako pertsonen behin-behineko zerrenda eta destinoen behin-behineko esleipena biltzen dituen ebazpena argitaratzeko asmoa du. Lekualdatze Lehiaketari UKO egiteko aukera dago 2021eko uztailaren 5era arte.

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Fakultatibo Mediko eta Teknikoen lanbide taldeko lekualdatze lehiaketa ireki eta iraunkorreko medikuarena (lanpostu funtzionalak: Fakultatibo Espezialista Familiako Medikua-EAP eta Fakultatibo Espezialista Pediatra-EAP).

Ebazpen horren edukia ez da argitaratuko 2021eko uztailaren 19ra arte.

Lekualdatze-lehiaketa irekian eta iraunkorrean parte hartzeari uko egin nahi dioten izangaiek 2021eko uztailaren 5era arteko epea dute, egun hori barne.

Horretarako Lekualdatze Lehikata Irekia eta Iraukorraren web aplikazioan dagoen UKO botoia erabili behar da, kategoria horretan parte hartzeko eskabidean beren identifikazio eta gako bidez sartzen denean.

Osakidetzaren oharra pdf dokumentuan: [IKUSI]

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.