Lanekoa

Ataria » Lekualdatze-lehiaketa: Gaixotasun Infekziosoen FEM kategoriako 333/2023 Ebazpenaren zuzenketa

Lekualdatze-lehiaketa: Gaixotasun Infekziosoen FEM kategoriako 333/2023 Ebazpenaren zuzenketa

Gaurko datarekin argitaratu da EHAAn Giza Baliabideen zuzendariaren apirilaren 26ko 333/2023 Ebazpenaren eranskinaren zuzenketa. Eranskinean, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetan destinoa duen Lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren 2023ko martxoko zikloan eskainitako destinoen zerrenda jasotzen da, A1 Fakultatibo Mediko eta Teknikoen lanbide-taldeko Gaixotasun Infekziosoen Arloko FEM kategoriarako / lanpostu funtzionalerako.

Hona hemen zuzenketa:

Apirilaren 26ko 333/2023 Ebazpenaren eranskinean, gaztelaniazko bertsioan, eskainitako destinoen zerrendan, agertzen den zerrendan akatsa bat antzeman da.

Ikusi da eskainitako destinoen kopurua ez dela zuzena, eta zuzentzea erabaki da. Beraz, «1» zenbakiaren ordez «2» zenbakia jarri behar da. Horrenbestez, 2 destino eskaintzen dira.

Informazio guztia daukazue esteka honetan: 333/2023 EBAZPENEKO AKATS ZUZENKETA

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.