Lanekoa

Ataria » Lekualdatze-lehiaketa: hutsen zuzenketa (2023ko martxoko zikloa)

Lekualdatze-lehiaketa: hutsen zuzenketa (2023ko martxoko zikloa)

Hutsen zuzenketa honek kategoria gehienei eragien die, izan ere, ebazpen honen bitartez 319tik 358rako, 398tik 438rako, 569tik 574rako, 577tik 586rako eta 588tik 597rako ebazpenetako hutsak zuzentzen baitira, guztiak 2023koak.

Ebazpenok argitaratu ondoren, akats bat detektatu da; izan ere, eskaini beharreko lanpostuak hautatzeko erreferentziatzat martxoaren 1a hartzen zen, baina data zuzena 2022ko azaroaren 22a da. Ebazpen honetan, zerrendatutako ebazpen guztietan –zeinetan Lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren 2023ko martxoko zikloko destinoak eskaintzen diren– lanpostuak hautatzeko erreferentzia gisa adierazitako datari dagokionez, halako moldez non:

Honakoa esaten den lekuan:

«Ebazpen honen bidez egiten den deialdiaren zikloan data hauek hartu dira erreferentziatzat: 2023ko martxoaren 1a, eskainiko diren lanpostuak hautatzeko […]».

Honakoa esan behar du:

«Ebazpen honen bidez egiten den deialdiaren zikloan data hauek hartu dira erreferentziatzat: 2022ko azaroaren 22a, eskainiko diren lanpostuak hautatzeko […]».

Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena EHAAn argitaratzen den egunaren hurrengo egunetik aurrera.

Informazio guztia daukazue esteka honetan: 1085/2023 EBAZPENA, abuztuaren 9koa, hutsen zuzenketa