
Lanekoa
Lekualdatze Lehiaketa Irekia eta Iraunkorra: 2026ko maiatzeko destino eskaintzaren argitalpena
Gaur, abuztuaren 20a, EHAAn argitaratu da 1357/2026 Ebazpena, fakultatibo mediko eta teknikoen lanbide-taldearena, 2026ko maiatzeko zikloko destinoen eskaintza argitaratzen duena
Destinoak Osakidetzako zerbitzu erakundeetan izango dira, kategoria/lanpostu funtzional hauetan:
- FEM FAMILIA – LMT – (EBAZPENA 1357/2026)
2026ko maiatzeko ziklo honetan, 2026ko irailaren 10eko data hartu da erreferentziatzat destinoen aukeraketa egiteko edo aldatzeko, betekizunak betetzeko eta merezimenduak alegatzeko.
Prozesu orokorrean egindako eskabideak sartuko dira, baldin eta, 2026ko irailaren 10aren amaieran, ziklo honetan eskainitako destinoetako bat gutxienez badute.