Lanekoa

Ataria » Lekualdatze lehiaketa irekia eta iraunkorra: epaimahai kalifikatzailearen izendapena

Lekualdatze lehiaketa irekia eta iraunkorra: epaimahai kalifikatzailearen izendapena

304/2021 EBAZPENA, martxoaren 3koa, Osakidetzako zuzendari nagusiak emana, mediku kategoriako lekualdatze ireki eta iraunkorreko lehiaketako epaimahaia izendatzen duena.

Aipatu kategoriakoak (Fakultatibo Espezialista Familiako Medikua-OOLTko lanpostu funtzionalak eta Fakultatibo Espezialista Pediatra-OOLTko Medikuarenak), fakultatibo mediko eta teknikoen lanbide taldekoak, Osakidetzako zerbitzu sanitarioen erakundeetan aritzeko (ezarpen-zikloa eta 2021 eta 2022 urteetan argitaratzen diren destinoen eskaintza-zikloak).

Osakidetzako Administrazio Kontseiluaren 2019ko azaroaren 27ko Erabakiaren 10.1 atala aplikatuz, izendapen hori ezarpen-zikloa amaitu arte luzatuko da, bai eta 2021 eta 2022 urteetan argitaratzen diren destinoen eskaintza-zikloak amaitu arte ere, eta beste bi urtez luzatu ahal izango da.

Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Osakidetzako Administrazio Kontseiluari zuzendua, hilabeteko epean, EHAAn argitaratu eta biharamunetik hasita.

Ebazpen osoa: [IKUSI]