Lanekoa

Ataria » Lekualdatze-lehiaketa, 2023ko martxoko zikloa: onartutako eta baztertutako pertsonen zerrendak, eta destinoen behin betiko esleipena (II)

Lekualdatze-lehiaketa, 2023ko martxoko zikloa: onartutako eta baztertutako pertsonen zerrendak, eta destinoen behin betiko esleipena (II)

Gaur, 2024ko maiatzaren 22an, EHAAn argitaratu dira, lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorreko 2023ko martxoko zikloan, onartutako eta baztertutako pertsonen zerrendak jakitera ematen dituzten ebazpenak eta ondorengo kategorietako deitutako destinoen behin betiko esleipena

Izangaiak, oro har, aurreko destinoa utzi eta hiru eguneko epean jabetu beharko dira lanpostuazbaldin eta lanpostuak herri berean badaudebost eguneko epean, Euskal Autonomia Erkidegoko beste herri batean badaudeeta hilabeteko epean, izangaiek osasun-zerbitzuz aldatu behar badute. Langileek, emandako destinoaren bidez zerbitzu aktibora itzultzen badira, hilabeteko epea izango dute lanpostuaz jabetzeko, destinoen behin betiko esleipenaren ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.