Lanekoa

Ataria » Lekualdatze-lehiaketa: Osakidetzak ziurtatu digu behin betiko zerrendak bihar edo datorren asteartean argitaratuko dituztela

Lekualdatze-lehiaketa: Osakidetzak ziurtatu digu behin betiko zerrendak bihar edo datorren asteartean argitaratuko dituztela

Prozesua ebazteko premia adierazi diogunean, Osakidetzako Zuzendaritza Euskadiko Sendagileen Sindikatuarekin harremanetan jarri da, lekualdatze-lehiaketako behin betiko zerrendak badituztela jakinarazteko. Epaimahaiaren baliozkotzea falta bada ere, zerrenda horiek bihar argitaratuko omen dira Osakidetzaren webgunean. Gauzak ez badira planifikatutakoaren arabera ateratzen (azken aldian, ohikoa den bezala), datorren asteartean, azaroak 2, argitaratuko dira.

Azkenean, badirudi ez dela gehiago itxaron beharko, eta Lehen Mailako Arretako Familia Medikuek eta Pediatriakoek zoriontsu jan ahal izango dutela turroia eta Gabonak disfrutatu bakoitzak bere lanpostu berrian. Espero dugu iragarki hau behin betikoa izango dela.

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.