Lanekoa

Ataria » Lekualdatze-lehiaketa: parte hartzeko eskabidea egiteko erreferentzia-dataren aldaketa (2023ko martxoaren zikloa)

Lekualdatze-lehiaketa: parte hartzeko eskabidea egiteko erreferentzia-dataren aldaketa (2023ko martxoaren zikloa)

Pasa den 2023ko apirilaren 19an argitaratu genuen *Lekualdatze-lehiaketa: AZKEN ORDUKOAK (2023.04.20) jakinarazpenean aurreratu genizuen bezala Osakidetzakarazo teknikoak konponduta, aldatu egin du esandako ebazpenetan ezarritako erreferentzia-data (2023ko maiatzaren 9koa) baztertu, eta 2023ko maiatzaren 15a hartu behar da erreferentziatzat.

Ondorioz, baldintzak betetzeko, merezimenduak alegatu eta baloratzeko eta destino-aukeraketa egin edo aldatzeko erreferentziazko data 2023ko maiatzaren 15a da.

2023ko martxoko ziklo honi dagokionez, izangaiek 2023ko maiatzaren 15era arte aldatu ahal izango dute eskabidea, baita destinoen hautaketa ere.

2023ko martxoko ziklo honetan, beraz, 2023ko maiatzaren 15era arte egindako destino-aukeraketa hartuko da kontuan.

2023ko martxoko ziklo honetan, prozesu orokorrean egindako eskabideak jasoko dira, baldin eta gutxienez zikloan eskainitako destinoren bat badute maiatzaren 15a amaitzen denean.

Informazio guztia daukazue esteka honetan: 387/2023 EBAZPENA – eskabidearen data aldaketa