Lanekoa

Ataria » Lekualdatze-lehiaketa: prozeduraren baremoaren balorazio-irizpidea aldatu egin da

Lekualdatze-lehiaketa: prozeduraren baremoaren balorazio-irizpidea aldatu egin da

Gaur, 2023ko irailaren 8an, EHAAk argitaratu du oinarrizko destinoak hornitzeko lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorreko prozeduraren baremoaren oinarri arautzailearen balorazio-irizpidearen aldaketa, aldi baterako barne-sustapenaren bidez egindako zerbitzuetatik datorren lanbide-esperientziari aplikatzekoa

Zehazki, baremo horiek hurrengo deialdiei dagozkie:
  • 1399/2017 Ebazpena, azaroaren 10ekoa. Honen bidez, fakultatibo mediko eta teknikari lanbide taldeko mediku kategoriako (Fakultatibo Espezialista Familia Medikua -LMAT eta Fakultatibo Espezialista Pediatriako Medikua -LMAT) eta zehazten diren osasun zerbitzuetako erakundeetan destinoak izateko lekualdatze-lehiaketa deitzen da.
  • 1398/2017 Ebazpena, azaroaren 10ekoa. Honen bidez, Fakultatibo mediko eta teknikoen lanbide taldeko (lanpostu funtzional hauek izan ezik: Familiako FEM-LMAT eta Pediatriako FEM-LMAT) eta zehazten diren osasun zerbitzuetako erakundeetan destinoak izateko lekualdatze-lehiaketa deitzen da.

Jurisprudentzia-irizpide hori hartzearen ondorioz, aldi baterako barne-sustapeneko erregimenean emandako zerbitzuak baloratzeko, benetan betetako lanpostua hartuko da kontuan, eta ez langilearen kategoria edo lanbide-taldea. Hau da, zerbitzuen haztapena ezin da kontuan hartu langileari dagokion kidego edo kategoriako lanpostuetan eman izan balira bezala, baizik eta aldi baterako barne-sustapeneko araubidean benetan bete den lanpostuan.

Beraz, aldi baterako barne-sustapeneko egoeran emandako zerbitzuak benetan betetako lanpostuan zenbatuko dira, lanpostu horretan esperientzia lortu dela ulertzen baita.

Hemen hartutako irizpidea aplikatuko da 2023ko martxoko esleipen-zikloan eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua ente publikoan oinarrizko destinoak betetzeko lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorreko etorkizuneko esleipen-zikloetan.

Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetzako zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Informazio guztia daukazue esteka honetan: Lekualdatze-lehiaketa: prozeduraren baremoaren balorazio-irizpidea aldatu egin da

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.