destinoen eskaintza argitaratzea 2026ko maiatzeko zikloa

Lanekoa
Lekualdatze-lehiaketa Irekia eta Iraunkorra: destinoen eskaintza argitaratzea, 2026ren maiatzeko zikloa
Uztailaren 1ean, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Pertsonen eta Talentuaren zuzendariaren ebazpenak argitaratu ziren, kategoria hauetako lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorreko 2026ko maiatzeko zikloko destinoen eskaintzari buruzkoak:
- PEDIATRIAKO FAKULTATIBO F.E (EBAZPENA 942/2026)
- ODONTOLOGIAKO F. TEKNIKOA (EBAZPENA 941/2026)
- PSIKIATRIAKO F.E. MEDIKOA (EBAZPENA 938/2026)
- HAUR PSIKIATRIAKO F.E. MEDIKOA (EBAZPENA 939/2026)
- PSIKOLOGIA KLINIKOKO F.E. TEKNIKOA (EBAZPENA 940/2026)
Mezu honen bidez jakinarazten dizugu 2026ko uztailaren 1ean eta 2an argitaratu dela EHAAn zenbait kategoriaren lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren 2026ko maiatzeko zikloko destinoen eskaintza.
Ziklo eta kategoria horietako destinoak aukeratzeko epea uztailaren 22an amaituko da, Erradiodiagnostikoko Teknikari Espezialista lanpostu funtzionalean izan ezik; kasu horretan, epea 2026ko uztailaren 23an amaituko da.
Mesedez, kategoria horietako langile finkoek, beren plaza lekualdatu nahi badute, egin dezatela lekualdatze-eskaera edo eta berrikus dezatela lehenago egindakoa, eta egin beharreko izapideak egitea deialdi honetan ezarritakoaren arabera.