Lanekoa

Ataria » Osakidetzako Giza Baliabideen Zuzendaritzaren jakinarazpena

Osakidetzako Giza Baliabideen Zuzendaritzaren jakinarazpena

Azken egun hauetan hainbat kontsulta jaso ditugu Osakidetzaren webgunearen egoerari buruz, kontratazio-zerrendetara sartzeari eta 2018-2019ko EPEaren emaitzei dagokienez.

Horregatik, adierazi nahi dizuegu tresna horiek, EPEko nahiz Lekualdatze Lehiaketako hautaketa-prozesuekin lehenago gertatu den bezala, eta kontuan hartuta Enplegu Publikoaren WEBak EPE, LLII eta Aldi baterako Kontratazioa barne hartzen dituela, adierazi nahi dizuegu tresna horiek zerbitzuz kanpo daudela, EPE 20-21-22ren eta Egonkortzearen eskaerak aurkezten hastearekin lotutako ataza programatuengatik.

Mantentze eta prestatze lanak otsailaren 19an amaituko direla aurreikusten da, baita lehenago ere, lanak epe hori baino lehen amaitzen badira. Une horretan, bertan dagoen informazio guztia eskuratu ahal izango da.

Otsailaren 10era arte, informazioa eskuragarri egon zen interesdun guztientzat, eta informazio hori bera bistaratuko da Enplegu Publikoaren Webgunea berraktibatu ondoren.