Lanekoa

Ataria » Osasun-prestakuntza espezializatuko tutoreak akreditatzeko eta berrakreditatzeko deialdia (2023)

Osasun-prestakuntza espezializatuko tutoreak akreditatzeko eta berrakreditatzeko deialdia (2023)

Gaurko datarekin argitaratu da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (EHAA) 2023ko urtarrilaren 13ko EBAZPENA Euskal Autonomia Erkidegoan prestakuntza espezializatuko tutoreak akreditatzeko eta berrakreditatzeko deialdia onartzen eta argitaratzen duena.

Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Epea

Eskabideak aurkezteko epea ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean hasiko da, eta 2023ko abenduaren 29an amaituko.

Deialdiaren xehetasun guztiak (epeak, aurkezteko modua, eskabide-eredua, aurkezteko lekua. aurkeztu beharreko dokumentazioa e.a.) esteka honetan aurkituko dituzue: urtarrilaren 13ko EBAZPENA -tutoretzak-