Lanekoa
OSATEKen lan eskaintza publikoaren onartzea argitaratu da
Osasun Sailak eta Osatekek enpleguaren kalitatea hobetzeko bere gain hartutako erronka eta proiektu estrategikoei berariazko erantzuna emateko hartutako konpromisoarekin jarraitzeko, bidezkoa da 2022. urterako enplegu-eskaintza publiko baterako deialdia onartzea. Eskaintza publiko hori enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko abenduaren 28ko 20/2021 Legean jasotako premiazko neurriak barne hartzen dituen prozesu orokor baten barruan gauzatuko da.
Lan-eskaintzan, Euskal Autonomia Erkidegoko 2020ko ekitaldirako aurrekontu orokorrak onartzen dituen abenduaren 27ko 13/2019 Legean onartutako plaza guztiak sartuko dira.
2022 lan-eskaintza publikoa osatzen duten lanpostuak, guztira, 106 dira txanda irekian.
Informazio guztia daukazue esteka honetan: OSATEK LEP