Aholkularitza juridikoa
Atal honetan Euskadiko Sendagileen Sindikatuaren aholkularitza juridikoaren funtzionamenduari buruzko hainbat zehaztasun azalduko dizugu.
Helburua
Aholkularitza juridikoa Euskadiko Sendagileen Sindikatuaren funtsezko tresnetako bat da gure afiliatuen lanbide- eta lan-arazoak konpontzeko.
Eginbidea
SMEren aholkularitza juridikoaren funtzioak Sindikatuko bazkideei aholku ematea dira, enpresak edo gobernuak aurkezten dituen arau juridiko berriak aztertu behar bezala erantzuteko, eta afiliatuen banakako prozesu juridikoak planteatzeko.
Aholkulari taldea
Aholkularitza juridikoaren funtzioak betetzeko, Euskadiko Sendagileen Sindikatuak
hiru abokatu jartzen ditu zure esku, bi gizonezko eta emakumezko bat, hirurak Bizkaiko Abokatuen Elkargokoak.
Harpidetu gure buletinera
Zure lanbideari buruzko informazio eguneratua bidaliko dizugu.