
Ezagut gaitzazu
Nor garen eta zertan dihardugun kontatu nahi dizugu. Geure burua aurkeztu behar diegun horien aurrean: sendagileen aurrean.

Gure nortasuna
SME gara:
sindikatu profesional bat
“Sindikatu” terminoak iradoki dezake “pankartadun” sindikatu bat besterik ez garela. Errealitatetik urrun. Ekidin ditzagun ideia okerrak. Espainiako Errege Akademiak (RAE) honela definitzen du “sindikatua” terminoa: “Beren interesak defendatzeko eta sustatzeko langileen elkartea”. SME, zehazki, sendagileek zuzentzen duten sindikatu profesional bat da.
Zer esan nahi du sindikatu profesionala izateak?
Gure kideen gizarte- eta lan-interesak defendatzea esan nahi du. Enpresak bere langileekin dituen harremanetan bere interesak defendatzen dituzten profesionalak ditu. Horregatik, funtsezkoa da langileen interesak defendatzeko talde bat egotea.
Sindikatu profesionalek ezaugarri hauek dituzte:
Gure filosofia
Zure botoak indarra ematen digu
Gaur egun, langileek euren kasa, bakarrik, ezin dute hobekuntzarik lortu lan- eta ekonomia-baldintzetan. Edozein kolektiboren negoziazioko indarra hiru parametrotan oinarritzen da:
SMEn, mediku bakoitza eta haren inguruabarrak dagozkigu. Gutako bakoitzak batu egiten du gure aldarrikapenak entzun daitezen nahikoa indar eta botere duen kolektibo bat eraikitzeko orduan. Guztion lana da.
Gure lanabesak
Euskadiko Sendagileen Sindikatuan, osasun-sistema publiko ondo hornitua proposatzen dugu, medikuntzako ekimen librearekin bateragarria.
Profesional medikoak haren ardatz nagusi eta funtsezko gisa duen zeregina onartzea nahi dugu.
Gure helburuak lortzeko, hauek ditugu:

Harpidetu gure buletinera
Zure lanbideari buruzko informazio eguneratua bidaliko dizugu.