Zertan parte hartzen dugun

Ataria » SME, nor garen » SME: Zertan parte hartzen dugun

“ZURE BOZKAK INDARRA EMATEN DIGU”
Horixe da SMEren leloa, egi-egia adierazten duen leloa. Fakultatiboen batasunari eta haien laguntzari esker, hamaika batzorde tematikotan parte hartu ahal izango dugu, guztion lan-baldintzak hobetze aldera funtsezkoak diren erabakiak hartzeko.

  • MAHAI SEKTORIALA: Sindikatu bakoitzaren ordezkaritza eta pisua boto kopuruarekiko proportzionala da. Mahai sektorialetan aldez aurretik lortutako akordioak sinatu eta berresten dira.
  • NEGOZIAZIO BATZORDE IRAUNKORRA: Alde biko mahaiak dira, eta, bertan, SMEk Osakidetzarekin aurrez aurre tratatzen ditu fakultatiboei eragiten dieten gaiak.
  • ALDI BATERAKO KONTRATAZIOKO ZERRENDEN BATZORDEA: 2021eko Aldi baterako Kontratazioko Akordioan sor daitezkeen zalantzak interpretatzen dira.
  • KARRERA PROFESIONALA. ESI bakoitzeko Ebaluazio Batzordeak dira, hasiera batean egin ziren akatsak zuzentzeko.
  • 2019-10-29KO LEKUALDATZE LEHIAKETA IREKI ETA IRAUNKORRAREN JARRAIPEN BATZORDEA: bertan lanpostuen ezaugarriak eta haiek emateko prozedurak ebazten dira, onartutako prozedurekin bat etor daitezen.
  • 17/06/23KO AKORDIOAREN JARRAIPEN BATZORDEA: sinatutako akordioak berresteaz eta/edo betetzen direla egiaztatzeaz arduratzen da.
  • SEGURTASUN ETA OSASUN BATZORDE KORPORATIBOA: Prebentzioko Oinarrizko Unitateen (POU) irizpideak bateratzeaz eta Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko Legea betetzen dela egiaztatzeaz arduratzen da.
  • LANEKO ARRISKUEI AURREA HARTZEKO BATZORDEA: Osasun Erakunde Integratu (ESI) bakoitzean daukagun Segurtasun eta Osasun Batzordea da.
  • EUSKARA BATZORDEA: une bakoitzean indarrean dagoen Euskara Planaren alderdiak ezagutu, informatu eta eztabaidatzen dira.
  • BERDINTASUN BATZORDEA: Osakidetzan Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako lehen Plana sortu eta jarraipena egiteaz arduratzen da.
  • MUGIKORTASUN BATZORDEA: Ez da batzorde korporatiboa. ESI bakoitzean osatzen da. 2020. urtean onartutako Mugikortasun Akordioa betetzen dela bermatzea da haren eginkizuna.
  • EUSKADIKO OSASUN-KONTSEILUA: Administrazio Publikoak eta gizarte-eragileek osatutako Kontseilua da, eta bertan publiko egiten dira Euskadiko Osasunaren esparruan helburuak ezartzen dituzten protokoloak eta legezko xedapenak, oraingoak zein etorkizunekoak.
  • ITZARRIKO URTEKO BATZARRA: kontabilitatea, aurrekontuak eta BGAE erakundearen errentagarritasuna aurkezten dira.

Parte hartzen dugun negoziazioen berri gehiago izan nahi izanez gero, jarri gurekin harremanetan.

Harpidetu gure buletinera

Zure lanbideari buruzko informazio eguneratua bidaliko dizugu.

Deiturak eta izena


Posta elektronikoa

Jatorria


SMEk, tratamenduaren arduraduna den aldetik, jakinarazten dizu formulario honetan jasotako datuek zure informazio-eskaera kudeatzeko helburua dutela. Zure eskubideak erabil ditzakezu sme@sme.eus helbidera idatzita. Zure eskubideei buruzko informazio gehigarria duzu pribatutasun-politikan.