Formakuntza eta laguntzak

Ataria » Euskara-ikastaroak 2024-2025

Euskara-ikastaroak 2024-2025

Osakidetzako langileentzako euskara-ikastaroetarako deialdia onartu da. Deialdi honek 2024-2025 ikasturtea arautzen du, eta bertan 1., 2., 3. eta 4. hizkuntza-eskakizunei dagokien prestakuntza barne hartzen duten euskara-ikastaroak eskaintzen dira.

Deialdi honetan parte har dezakete Osakidetzako langileek, lan-harremana edozein izanda ere, baldin eta hurrengo baldintzak betetzen badituzte:

  • Langile finko eta bitartekoen kasuan, 2024ko urtarrilaren 1etik ikastaro mota bakoitzerako eskaerak egiteko epea bukatu arte zerbitzu aktiboan, senideak zaintzeko eszedentzian edo zerbitzu berezietan egon behar dira.
  • Aldi baterako langileen eta ordezkoen kasuan, ebazpena EHAAn argitaratu aurreko hamabi hilabeteetan kontratazio zerrendetan aktibo egon behar izan dute, guztira sei hilabetetik gora lan egin Osakidetzan eta ikastaroak iraun bitartean lanean egongo direla aurreikusi behar da.
  • Espezialitatea egiten ari diren egoiliarrek euskalduntze ikastaroak egin ahal izango dituzte, euren prestakuntza-urtea edozein dela ere.

Bi bide izango dira lanorduetako ikastaroetarako eskaerak egiteko: eskaera askea eta bideratua.

  • Eskaera askea egiteko epea: 2024ko apirilaren 22tik maiatzaren 5era bitartean, biak barne.
  • Eskaera bideratua egiteko martxoaren 20ko 2/2024 Jarraibideetan adierazitako prozedurari jarraituko zaio.

Informazio guztia hemen aurkituko duzue: EHAA euskara-ikastaroak