Lehen Mailako Arretarako bilera telematikoetarako gai zerrenda

Bilera ahalik eta eraginkorrena izan dadin, Sendagileen Sindikatukook eskertuko genizueke egun horretarako honekin batera doakizuen gai-zerrendako puntuei buruzko datuak eta/edo informazioa jasotzea, zuen lankideekin hitz egin ondoren.

Aztergaien zerrendan ez dauden eta interesgarriak diren gaiak Galde-eskeak atalean landuko dira.

Bileraren ostean, deialdi berriak egiteko eta/edo komunikazio-bide berriak irekitzeko beharra baloratuko da, komenigarria iruditzen baitzaigu gure afiliazioarekin eta Lehen Mailako Arretako gainerako profesionalekin harreman erregularra izatea.

Gai-zerrenda

  • Sarrera.
  • Parte-hartzaileek euren buruak aurkeztuko dituzte.
  • Osasun-zentroetan aurkitutako estaldurarik gabeko kupo kopurua eta horiek estaltzeko edo ez estaltzeko egin den jarduera.
  • Profesionalek Autokontzertazioa egiteko interesa, haren modalitate guztietan.
  • Lan-kargak murrizteko profesionalen proposamenak.
  • Lehen Mailako Arretako fakultatiboen aldarrikapen nagusiak.
  • Presio-neurrien ezarpenaren balorazioa eta horietan parte hartzeko prestutasuna, beharrezkoa izanez gero.
  • Galde-eskeak.

Gogoan izan izena emateko epea astelehenean, hilak 12, amaituko dela, 18: 00etan.

Bilera hauetan parte hartzera animatzen zaituztegu.

Pentsatu talde moduan!

Interesa duzuen ordezkarioi eskatzen dizuegu izena eta helbide elektronikoa eta telefono-zenbakia helaraz diezaguzuela, bileraren egunean zoom esteka bidaltzeko.

Idatzi osasun zentroaren izena (CS ARIZNABARRA, A OLAGIBEL, C VALDEGOBIA…)
Ikusi Sindikatuaren pribatutasun politikaSMEk, tratamenduaren arduraduna den aldetik, jakinarazten dizu formulario honetan jasotako datuek zure informazio-eskaera kudeatzeko helburua dutela. Zure eskubideak erabil ditzakezu sme@sme.es helbidera idatzita. Zure eskubideei buruzko informazio gehigarria duzu pribatutasun-politikan.

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.