Formakuntza eta laguntzak

Ataria » Gaur, 2020/12/28, etengabeko prestakuntzako jarduerak egiaztatzeko prozedura argitaratu da

Gaur, 2020/12/28, etengabeko prestakuntzako jarduerak egiaztatzeko prozedura argitaratu da

AGINDUA, 2020ko azaroaren 26koa, Osasun Sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoan osasun-arloko lanbideetako etengabeko prestakuntza-jarduerak egiaztatzeko prozedura ezartzen duena.

Etengabeko prestakuntzako jardueren egiaztapena eska dezakete jardueren hornitzaileek, nortasun juridikoa duen entitate izan nahiz eskatzen duen pertsona fisikoa izan.

Eskabideak Osasun Departamentuko Lanbide Irakaskuntza eta Garapen Zerbitzuan aurkeztuko dira, egoitza Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailean duen Lanbide Sanitarioen Etengabeko Prestakuntzako Euskal Kontseiluari zuzenduta.

EPEA: Kreditazio eskaera eta hari erantsitako agiriak, gutxienez, jarduera hasi baino hilabete bat lehenago aurkeztu behar dira.

Dokumenturako sarbidea: [IKUSI]

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.