Formakuntza eta laguntzak

Ataria » Hizkuntza-eskakizunak: onartuak eta baztertuak (2022ko 2. deialdia)

Hizkuntza-eskakizunak: onartuak eta baztertuak (2022ko 2. deialdia)

​Gaur, urriak 19, Osakidetzako intranet korporatiboan argitaratu da 786/2022 Ebazpena, urriaren 17koa, Osakidetzako Giza Baliabideetako zuzendariarena, Osakidetzako hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko proben 2022ko bigarren deialdi arruntean onartu eta baztertutakoen behin betiko zerrenda argitaratzen duena.

Ebazpen horren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetzako zuzendari nagusiari, hilabeteko epean, ebazpena Osakidetzako intraneten argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluekin bat etorriz.

Deialdiari buruzko informazioa Osakidetzako intranet korporatiboan dago eskuragarri.

Idatzizko probak Barakaldoko BECen egingo dira azaroaren 5ean, 3. eta 6. pabiloietan.

 Azterketen iraupena: 

1HE: ordu bat      2HE: ordu bat eta 10 minutu      3HE: ordu bat eta 25 minutu      4HE: ordu bat eta 45 minutu