LEP
2018-2019 LEP: oposizioaldia gainditu dutenak eta jarraibideak
ESTEKA
Osakidetzako 2018-2019ko EPEaren web orrian argitaratu dira 2023ko martxoaren 2an oposizioaldiko gaindituen zerrendak, puntuazio hurrenkeraren araberakoak, jasotzen dituzten Giza Baliabideetako zuzendariaren Ebazpenak, kategoria hauetakoak:
Gaindituen zerrendak argitaratu ondoren kategoria horietako interesdunek egin beharrekoetarako izango duten epea 2023ko martxoaren 3tik martxoaren 16ra, biak barne, izango da. Eta erreklamazioa egiteko Erreklamazio orria erabili behar da.
Interesdunek egin beharrekoak
Gaindituen zerrendan dauden pertsonek, hautaketa-prozesuarekin jarraitu nahi badute, jarraian aipatutakoak egin beharko dituzte 2023ko martxoaren 3tik martxoaren 16ra bitarteko epean, biak barne, eskakizunen eta merezimenduen alegazioari dagokionez:
1. Gaindituen zerrendan daudela egiaztatzea eta baita Osakidetzak eskura jartzen duen informazioa ere (2018-2019ko EPEko webguneko arlo pribatuaren bidez) Osakidetzak eskura arritako informazioa zuzena izango ez balitz, berrikustea/aldatzea eskatu ahalko dute, Datuak aldatzea eskatzeko dokumentuaren bidez (dokumentua abisu honetan duzue: “Gaindituen zerrenda: Eskakizunak eta Merezimenduak alegatzeko dokumentua).
2. Eskakizunak eta Merezimenduak alegatzea eta/edo entregatzea deialdiaren oinarri orokor eta espezifikoetan eta gaindituen zerrenda jasotzen duen Ebazpenean ezarritako moduan. Eskakizunak eta Merezimenduak kontsideratzeko azken eguna deialdien 2018-2019ko Enplegu Publikoaren Eskaintzan izena emateko azken eguna izango da, euskararen ezagutza egiaztatzerakoan izan ezik (hizkuntza-eskakizunak).
Informazio guztia daukazue Gaidituen zerrendaren inguruko imformazioa agirian.