Ekintza sindikala
Atxilotuei Arreta Emateko arazoak aztertzeko inkestaren emaitza
2023ko abenduaren hasieran, SMEkook inkesta bat argitaratu genuen, atxilotuei ematen zaien arretari buruz profesionalek duten iritzia jakin nahian
Gaur, bildutako, ordenatutako eta aztertutako datuak ditugu, eta zuekin guztiekin partekatzen ditugu.
Bide batez, zuen ekarpena eskertu nahi dizuegu inkesta hori betetzeko denbora eman zenuten guztioi.
70 erantzun jaso dira. Egindako galdera bakoitza baloratu gabe, deigarria da erantzun gehienetan dagoen aniztasuna, eta horrek adierazten du ez dagoela irizpide homogeneorik eta falta dela ezarritako funtzionamendu-jarraibiderik.
Atxilotuei Arreta Emateko arazoak aztertzeko inkestaren emaitza
1.- Zein arlotan egiten duzu lan?
2.-Zein da zure ESIa?
3.- Adierazi kontsulta-motak:
4.- Ba al dago zure zentroan arreta jaso arte itxaroten duten leku bereizirik?
5.- Ba al dute lehentasunik gainerako pazienteen aldean?
6.- Arreta polizia-kidegoen aurrean ematen da?
7.- Kontsulta amaitzean, haren txosten idatzia eskatzen dizute?
8.- Horrelako kontsultetan, gorde dezakezu pazienteen intimitaterako eskubidea?
9.- Horrelako kontsultetan, gorde dezakezu pazienteen osasunaren konfidentzialtasunerako eskubidea?
10.- Horrelako kontsultetan, gorde dezakezu sekretu profesionala?
11.- Zure lana uneren batean garatzeko presionatuta sentitzen zara edo sentitu zara?
12.- Gatazkaren bat izan denean, aipatu dizute polizia-protokoloren bat dagoela?
13.- Erantzuna baiezkoa bada, inoiz erakutsi dizute?
14.- Gatazkaren bat izan denez eta zure ESIari jakinarazi diozunez, babestuta sentitu al zara?
15.- Ba al duzu zure ESIan Osakidetzaren eta Polizia Kidegoaren arteko protokolo adosturik?
16.- Erantzuna ezezkoa bada, beharrezkoa dela uste duzu?