Iritziak

Ataria » Lehen Mailako Arreta: Iragarritako kronika baten heriotza

Lehen Mailako Arreta: Iragarritako kronika baten heriotza

Aspaldi jakinarazi genuen: Lehen Mailako Arreta erabat ahulduta dago. Duela egun batzuk, Gotzone Sagardui Osasun sailburuak adierazi zuen Lehen Mailako Arretan ez zegoela sendagilerik eta “lanpostu guztiak bete ahal izateko ezintasuna” zegoela. Zaharrak berri Euskadiko Sendagileen Sindikaturentzat (SME). 2008az geroztik, EAEko administrazioari behin eta berriro jakinarazi diogu Lehen Mailako Arretaren egoera etengabe okertzen ari dela; are gehiago, Covid-19aren krisi saniatarioarekin.

Atentzioa ematen digu Osasun sailburua nola damutzen den ikustea azken urteotan eta modu sistematikoan Osakidetak hain txarto tratatu duten plantillan langile falta nabarmena dela eta. Sagardui harrituta dagoela ematen du 2020ko azaroan Eusko Legebiltzarrean egindako agerraldian SMEk salatu zuen eEusko Legebiltzarrean egindako agerraldiangoerarekin. Sailburuaren hitza, beraz, iragarritako heriotza baten kronika besterik ez dira: Lehen Mailako Arreta erabat ahulduta dago, lan-kargak gero eta handiagoek eta hobetzeko aukerarik ez duen plantillaren prekariotasunak eraginda; izan ere, ordezkapen zerrendetan ez baitago behar adina fakultatiborik.

Gainera, udarekin batera, egoerak okerrera egin du, eta sendagileek, oro har, (batik bat, Lehen Mailako Arreta, EAG eta ospitaletako larrialdiak) gaixoei laguntzeko lan-zama astunei aurre egiteko lan ordutegiak luzatu eta txandak bikoiztu egin behar izan dituzte lankideen oporraldiak eta absentziak estali ahal izateko.

“Non-stop” erara jardutearen sentsazio horrek edo hobeto esanda, errealitate horrek eragin zuzena izan du sendagileen gogoan, gero eta nekatuago eta ilusiorik gabe sentitzen baitira; are gehiago, pandemia gogor eta luzearen ondoren, zeinak iraun duen bitartean osasun-sektore osoak eskura zituen indar eta baliabide guztiekin ito beharrean lan egin duen eta lan egiten duen.

Euskadiko Sendagileen Sindikatuak, Lehen Mailako Arretaren egoera tamalgarriaz jabeturik, plantilla egonkortzeko eta, era berean, Euskadira profesionalak erakartzeko, hurrengo 18/19 LEPan Lehen Mailako Arretako 300 plazabaino gehiago negoziatu eta lortu ditugu.

Duela hilabete batzuk, datu hauek argitaratu genituen gure webgunean:

  • Euskadin, Osakidetzak 131 LMAU (Lehen Mailako Arretako Unitateak) eta 320 osasun-zentro ditu, eta horietan 1.404 familia-medikuk eta 323 pediatrak egiten dute lan.
  • Familiako Medikuntza BAME aukeraren azken astera iritsi zen, 2.338 plazetatik %81ekin esleitu gabe; azken egunean 744 plaza libre geratzen ziren, eta Familiako Medikuaren azken plaza librea 9.845 hurrenkera-zenbakiduna izan zen.

Bistan denez, datu horiek ez dira aski, eta, jakina, ez dute etorkizun oso itxaropentsua marrazten. Beraz, sailburu anderea, ekiteko garaia da, Lehen Mailako Arretari zor zaion duintasunaz tratatzeko garaia.