Iritziak

Ataria » Osakidetzari planto egin diogu Mahai Sektorialean

Osakidetzari planto egin diogu Mahai Sektorialean

SMEk, sindikatuen arteko plataformako gainerako sindikatuekin batera, gaurko (2023/03/01) deitutako Mahai Sektorialera ez joatea erabaki du

Osakidetzak egin digun gai-zerrendak ez du kontuan hartzen plataformaren aldarrikapen bateratu bakar bat ere: garapen profesionalerako deialdia, % 4ko osagarria, hauteskunde-esparruak, etab. (ikus intersindikalaren prentsa-oharra).

Gainera, Administrazioak Autokontzertaziorako Jarraibide berri bat proposatu digu, Sendagileen Sindikatuarentzat erabat onartezina dena. Izan ere, proposamenak Autokontzertazioa erizaintzako langileei zabaltzen die, eta hori ez da bidezkoa. Besteak beste, sendagileek 5/2018 Jarraibidean bezala kobratzen jarraituko dutelako. Aldiz, paradoxa bat dago: Osakidetzak abian jarri nahi duen Jarraibide berri honekin, erizaintzakoek EAGetako edo Emergentzietako medikuek baino gehiago kobratuko dute. Zehazkiago esanda, erizain espezialistaren A modalitateko orduak 40,70 euro balioko luke, eta espezialista ez den erizainarenak 38,83; EAGetako eta/edo Emergentzietako sendagileek, berriz, 33,33 euro orduko.

Gauzak horrela, Osakidetzak langile fakultatiboei dagokien balioa aitortzen ez dien bitartean eta bere jarrera eta gainerako aldarrikapenak bide zuzenera ekartzen ez dituen bitartean, Sendagileen Sindikatukook ez dugu zirko hutsa bihurtu den Mahai Sektorialean parte hartuko, eta, ezinbestean, beste protesta-neurri batzuk abian jarri beharko ditugu.