EPEA AMAITU DA Osasun Sailari eskatu 20-21, 22 eta Egonkortze LEPen datak aldatzeko eta 18-19 LEPa ebazteko berehala

EPEA AMAITU DA

Fakultatiboa bazara, bai plaza baduzu bai ez baduzu, eta gure planteamenduarekin ados bazaude, eskertuko dizugu eskaera hau sinatzea eta zabaltzea

Aurten egingo diren LEP azterketen datak argitaratu ondoren, ikusita Familia Medikuntza eta Pediatria LMT kategoriek uztailean dauzkatela azterketa egunak Euskadiko Sendagileen Sindikatuak honako hau eskatu dio Osasun Sailari:

  • Osakidetzak azterketan egiteko oporraldiaren barruan, ekaina – iraila artean ezarritako datak aldatzeko.
  • 18-19 LEPa berehala ebazteko, plaza lortu duten profesionalek oposizio bat prestatzeak dakarren prozesu zailean murgildu beharrik izan ez dezaten.

SMEk sinadura-bilketa bat sustatu nahi du, bi aldarrikapen horiek babesteko, eta, horrela, Osasun Sailean entregatzeko, gure eskaerarekin batera.

Ekimen honetan parte hartu nahi duzuen guztioi gogoratu nahi dizuegu sinadurak biltzeko epea astebetean (2023.05.10) amaituko dela, Administrazioari uda iritsi baino lehen bere jarrera bideratzeko aukera emateko.

Babestu gure eskaria!

Sinatu!

    IKUSI PRIBATUTASUN POLITIKA

    SMEk, tratamenduaren arduraduna den aldetik, jakinarazten dizu formulario honetan jasotako datuak Eusko Legebiltzarreko Osasun Batzordean aurkezteko helburu bakarra dutela, Osasun Publikoa berreskuratzeko eta hobetzeko neurrien zerrendaren babes gisa.