
Iritziak
SATMAP azterketa, Euskadiko Sendagileen Sindikatuari lankidetza eskatzea
SMEkooi laguntza eskatu digute, azterlan horren berri emateko eta inkestari Lehen Mailako Arretako sendagile gehienek erantzun diezaioten saiatzeko

* Garrantzitsua da inkestari EZ erantzutea, baldin eta:
SATMAP azterlana (“Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) Lehen Mailako Arretako sendagileen lan-gogobetetasunari eragiten dioten faktoreak”) Bilbo-Basurtuko ESIko erizaina eta medikuntzako 6. mailako ikaslea den Sofía Torres Salazarren Medikuntzako Gradu Amaierako Lana da, eta Iñaki Martín Lesende doktoreak zuzentzen du.
Azterlan horren helburua gogobetetzean/asegabetasunean eragina duten faktoreei buruzko datuak jasotzea eta aztertzea da. Uste da emaitzak oso garrantzitsuak izango direla eta kontuan hartuko direla asistentzia-eredua aldatzeko orduan.
Era berean, UPV/EHUk, Medikuntza Orokorreko eta Familiako Medikuntzako hiru Elkarte Zientifikoek (Osatzen, SEMG, eta SEMERGEN) eta Irakaskuntza Unitateek ere laguntzen dute.
Inkesta betetzeak 3-5 minutu baino ez dizu kenduko.
Erantzunak modu anonimoan jasotzen dira.
Azterlanaren arduradunek informazioa erakundeei eta interesdunei helarazteko konpromisoa hartzen dute.
Lehen Mailako Arretako (ikus *) pertsonal fakultatiboa bazara, edota medikuntza pribatukoa, anima zaitez erantzutera; eta ez bazara Lehen Mailako Arretakoa, lagundu, mesedez, zabaltzen. Garrantzitsua da guztiontzat.