Ekintza sindikala

Ataria » SME-ren eskaeraren aldeko profesionalen sinaduren erregistratzea Osasun Sailean

SME-ren eskaeraren aldeko profesionalen sinaduren erregistratzea Osasun Sailean

20-21, 22 eta Egonkortze LEPko azterketen datak argitaratu zirenez, eta 18-19 LEPa ebatzi gabe jarraitzen zuenez, Euskadiko Sendagileen Sindikatukook honako hau eskatu genion Osasun Sailari maiatzaren 3an:

  • Osakidetzak aurreikusi dituen eta udaldiarekin bat datozen (ekaina-iraila) azterketen datak aldatzea.
  • 18-19 LEPa berehala ebaztea, plaza lor dezaketen profesionalek oposizio bat prestatzeak dakarren prozesu zailean alferrik murgildu beharrik izan ez dezaten.

Era berean, zuen lankidetza eskatu genuen Osasun Sailean erregistratu diren sinadurak biltzeko (ikus: erregistro-dokumentua). Guztira, honako hauek izan dira kopuruak:

  • Familia-medikuntzakoak: 643
  • Pediatria LMT 178
  • Beste espezialitate batzuk 858
  • GUZTIRA 1679

Benetan eskerrak eman nahi dizkizuegu sinatu duzuen guztioi, Sendagileen Sindikatuari emandako babesagatik eta, bereziki, gu guztiona den kolektiboari emandako babesagatik.

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.