Prentsa-oharrak

Ataria » Euskadiko Sendagileen Sindikatua urtarrilaren 30eko greba orokorraren aurrean

Euskadiko Sendagileen Sindikatua urtarrilaren 30eko greba orokorraren aurrean

SMEk ez du deialdia sinatu, baina afiliatua gonbidatzen du egokien iruditzen zaion moduan jokatzera

Urtarrilaren 30eko greba orokorraren deialdia dela eta, Euskadiko Sendagileen Sindikatuak, SMEk, lehenik eta behin, pentsiodunen kolektiboaren aldarrikapenen alde agertu nahi du, urtebete baino gehiago baitaramate pentsio duinak eskatzeko mobilizatzen.

Bestalde, SMEk uste du, deialdi honen bidez, profil ideologiko nabarmena duten zenbait erakunde sindikal pentsiodunen errebindikazio-lana bereganatzen saiatzen direla, kolektibo heterogeneoa eta atxikipen plurala duena.

Era berean, guztiz profesionala denez, SMEk errespetatu egiten du, baina ez du bere plataforman aurkeztutako aldarrikapen batzuen gainean posizionatzen, Euskadiko Sendagileen Sindikatuaren printzipio programatikoetatik kanpo geratzen baitira.

Era berean, SMEk uste du greba orokor oro gobernu baten erabaki politiko edo ekimen legegileren bat aldatzeko egiten dela, baina bi egoera horietako bat ere ez da gertatu oraingoan. Are gehiago, Euskal Autonomia Erkidegoa da deialdiaren esparrua, non Eusko Jaurlaritzak ekintza-ahalmen nulua baitu aurkezten diren eskaerei erantzuteko.

Horregatik guztiagatik, SMEk ez du greba orokorrerako deialdi honetan parte hartzen, baina afiliatua gonbidatzen du egun honetarako egin den deiaren aurrean egokien iruditzen zaion moduan joka dezan.