Prentsa-oharrak

Ataria » SATSEk eta SMEk eskatu dute osasun-profesionalekin batera eraikitzeko “normaltasun berria”

SATSEk eta SMEk eskatu dute osasun-profesionalekin batera eraikitzeko “normaltasun berria”

  • Bi sindikatuek Lehendakariari, Osasun sailburuari eta euskal alderdietako arduradun nagusiei eskatu diete ez dezatela galdu profesionalek euskal osasunaren etorkizuna hobetzeko duten ezagutza.
  • Gaur egungo osasun-krisiak larriagotu egin ditu Osakidetzan lehendik zeuden arazoak eta beste arazo berri batzuk sortu ditu, eta horiei irtenbide adostua eman behar zaie.

Euskadiko Erizaintza Sindikatuak eta Euskadiko Sendagileen Sindikatuak lehendakariari, Osasun sailburuari eta euskal alderdi politikoetako arduradunei eskatu diete Euskadin gizartea eta ekonomia berreraikitzeko itunak sinatzeko.

Bilbon, 2020ko maiatzaren 4an.

“Horretarako, beharrezkoa da osasun-profesionalek parte hartzea, Osakidetzan arreta hobetzeko jarduerak eta neurriak partekatu nahi baitituzte”, aldarrikatu dute.

SATSE eta SMEko arduradun autonomikoak eskutitzez zuzendu zaizkie arduradun politikoei, “gaur egungo krisia amaitu ondoren, pertsonal medikoaren, erizainen, goi-mailako osasun-tituludunen eta fisioterapeuten ezagutza eta esperientzia alferrik ez galtzeko”.

SMEk eta SATSEk aldezten dute arduradun publiko eta politikoek osasun arloko langileei gaur egun ematen dieten laguntza gauzatu egin behar dela osasun arloko lantaldeak eratzen direnean.

Bai SATSEk bai SMEk uste dute egungo osasun-krisiak larriagotu egin dituela Osakidetzan lehendik zeuden arazoak, bai eta nahikoa profesional edo baliabide material gabeziak ere. Gainera, beste arazo berri batzuk ere sortu ditu, hala nola norbera babesteko ekipoen edo COVID-19a detektatzeko proben eskasia; eta horiei guztiei etorkizunean irtenbide adostua eman behar zaie.

Bestalde, bi sindikatuek errepikatu dute krisia hasi zenetik administrazioek eta profesionalek lankidetzaren bidez maila guztietan lan egiteko beharra defendatu dutela. “Uste dugu hori dela egungo osasun-krisiaren ondorio larriei aurre egiteko modu bakarra”, esan dute.