Prentsa-oharrak

Ataria » SME ez da gaur goizerako deitutako mahai sektorialera joan

SME ez da gaur goizerako deitutako mahai sektorialera joan

Osakidetzak modu inprobisatuan eta irizpiderik gabe funtzionatzen du

Bilbon, 2022ko apirilaren 1ean. — Atzo arratsaldean deitu zuten Euskadiko Sendagileen Sindikatua, mahaian ordezkaritza duten gainerako sindikatuekin batera, Osakidetzako Zerbitzu Zentraletako lehen Mahai Sektorialera, pandemia hasi zenetik.

Sendagileen Sindikatuak gaur goizean Mahai Sektorialera ez joatea erabaki du, Osakidetzak deialdiak egiterakoan eta haien edukia osatzerakoan erakutsi duen seriotasun eta errespetu falta dela eta.
Berrogeita zortzi orduren buruan lehenengo deitu, gero deialdia baztertu eta gero, atzera, berriro deitu digute. Azken deia hitzordua baino hogeita lau ordu lehenago egin da eta, gainera, aurreko eguneko aztergaien zerrenda aldatu egin dute. Hori gutxi ez eta, zerrendatik fakultatiboarentzat funtsezkoak diren bi gai ezabatu dituzte: Karrera Profesionala eta Lekualdatze Lehiaketako epeak betetzea.

Bietako bat, edo Administrazioak jarrera aldatu du, edo ez da posible izango blokeo hori langileen ordezkariekin eta, gure kasuan, fakultatiboekin negoziatzea.