Lanekoa

Ataria » 2021eko Kontratazio-zerrendak: inskripzio berrien muga data

2021eko Kontratazio-zerrendak: inskripzio berrien muga data

Maiatzaren 19a ezarri da data muga-egun gisa 2018-19 LEPrako deitutako kategoria/lanpostu funtzionalen kontratazio-zerrendetan egindako izen-emate guztiak sartzeko

Kontratazio-zerrendetan egokiro sartzeko, kategoria/lanpostu funtzionala betetzeko eskatzen diren baldintzak bete beharko dira.

Kategoria/lanpostu funtzional horien kontratazio-zerrendetan izena emateko eskaerarik eginda ez duten pertsonek, estatutupeko langile finko izaera lortu ez badute, zerrenda horietan sartu ahal izateko, inskripzio-eskaera aurkeztu beharko dute epe eta modu egokian.

Kategoria/lanpostu funtzional horietan indarrean dauden aldi baterako kontratazio-zerrendetan dagoeneko onartuta dauden pertsonek ez dute izena emateko eskaera berririk egin behar, baina hautatutako zerbitzu-erakundeak eta osasun-esparruak alda ditzakete eskabidean. Eskabidean aldaketak egiteko, sartu zaitez atal honetan: datu pertsonalak/jakinarazpenak/deialdiko datuak. EZ EZEZTATU zeure eskaera.

Izena emateko eskaera aldez aurretik egin duten eta baztertuak izan diren pertsonek berriro aurkeztu beharko dute eskaera, muga-egun gisa ezarri den datarako (2024ko maiatzaren 19a) baldintzak betetzen ote dituzten baloratu ahal izateko.

2018-19 epean deitutako kategoria/lanpostu funtzionalen kontratazio-zerrendak berrantolatzea

Era berean, zerrenda horiek BERRIZ BAREMATUKO dira, honako hauek kontuan hartuta:

  • 2018-19 EPEko oposizio-faseari dagokion puntuazioa, oraingo zerrendako oposizio-faseko puntuazioa ordezkatuko duena,
  • Osakidetzatik kanpo lortutako lan-esperientziaEPE honetan izena emateko epearen azken egunera arte alegatu eta egiaztatzen bada (Ebazpenaren I. eranskinean adierazitako data),
  • Osakidetzan 2024ko ekainaren 30era arte lortutako lan-esperientzia (ofizioz eguneratzen da),
  • 2024ko ekainaren 30era arte egiaztatutako hizkuntza-eskakizunak eta euskara-tituluak.
  • eta muga-egunera arte Zerbitzu Erakundeen eta Osasun Esparruen aukeraketan egindako aldaketak ere sartuko dira.

Informazio gehiago: 314/2024 Ebazpena

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.